Mugikortasun jasangarria
Hiri barruko eta hiriarteko transferrak
Puntutik punturako transferra, itxaronaldia eta itzulera egiteko aukerarekin, ibilgailu elektriko, isil eta erosoan.
- Aurretiazko erreserbarekin zure esanetara.
- Zero emisio ibilgailua (ECO).
- Transferra eskudirutan, txartelarekin edo ordainketa-pasabide baten bidez ordaindu dezakezu, zerbitzua hirugarren pertsona batentzat kontratatu eta ordaindu nahi baduzu.
Puntualtasuna bermatua
Transferak aireportuetara eta geltokietara
Zure etxetik edo ostatu turistikotik jasotzen zaitut terminalera eramateko, zerbitzu zuzen eta ekologikoarekin.
San Sebastián - Hondarribia (EAS), Bilbo (BIO), Biarritz (BIQ), Iruñea - Noain (PNA) y beste batzuk.
Tren geltokiak: Donostia, Donibane Lohizune, Biarritz, Baiona, Iruñea, Bilbo.
Autobus geltokiak: Donostia, Donibane Lohizune, Baiona, Iruñea, Bilbo.
Zerbitzu profesionala
Enpresentzako irtenbideak
Zure bezero eta langileentzako transfer serio eta profesionala. Zure enpresaren irudia garrantzitsua da: diskrezioa bermatua, ibilgailua egoera ezin hobean.
Arreta hainbat hizkuntzatan: gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez.
- Jaso kontratatutako zerbitzuaren faktura zehatza posta elektronikoz edo WhatsApp bidez PDF formatuan
Zure beharren araberako transferra
Adierazi jasotzeko puntua eta helmuga. Zerbitzu eroso eta puntuala izango duzu, gidari profesional batekin ibilgailu elektrikoan.
Eskatu behar duzun transferra eta aurrekontua eta erabilgarritasuna jakinaraziko dizkizut.